24-01-2015. Goiz paseotxoa Saioara 1418 mt. eskiekin. Haizea, behelainoa, hotza, jende mordoa... baina elurra ezin hobeto goiz eder bat pasatzeko. Ordubeten igotzen den mendi eder honek jeitsiera bikaina eskeintzen du gailurretik Artesiagako leporarte. Eguraldi onarekin, Zuriain mendiarekin konbinatzeko aukera ederra dago goiza pixka bat luzatzeko. Oso gomendagarria etxetik gertu goiza edo arratsaldea igarotzeko.