lunes, 13 de febrero de 2012

Mamuak izotzaren paradisuan

Otsailak 11 larunbata. Siberiako Mamuak ikusi dira aste hauetan Pirineotan, beren maindire txuriak haizeak astinduta, bailaratan barrena, isiltasunean, beren arnas izoztua mendietan sakabanatzen. Elurra ekarri dute opari...hain urrutitik, hain beharrezkoa, hain berandu aurten....baina batez ere, hotza eta haizea, gordina, jasanezina, bortitza...

Bisita honek bailaretako hormak apaindu ditu. Opari ederrak utzi dizkigu bertatik paseiatzen ibiltzen garen mamutzarroi. Izotzezko eskultura liluragarriak, urtero gozatzen ditugunak eta urtetan ikusi ez direnak baitaere. Era berean, hotzaren eraginez, asteburu honetan zenbait leku gogorregiak bihurtu dira eskultura hauen gozamenerako eta hain maite dugun Gavarnieko Zirkua, urrengo baterako utziko dugu, mamutzar hauen maindireak "arroxa" xamarrak balira bezala.


Erabakia argia da; Troumouseko Mamuaren babesean dauden eskulturei bisitatxo bat egingo diogu etxera oparitxoren batekin itzultzeko asmoz....

Goiza latza da; Luz St Sauver herrian -12º. Gedrerako bidean izotza edonon...Troumouserako igoeran lehen oparia, "Phantom of Paradice"....Mamutzarroi egokien doakigun izena. Goiza argitzen doa eta Siberiako Mamuek tenperatura -12ºtan mantentzen duten bitartean, gure erromatar jantziekin Troumouse bailarako mamu honen maindireetatik igotzen hasi gara bere jantzi bertikalenak bilatuz...ezkerretik 4+ jartzen du etiketan, hala gustatzen zaigu guri.




Hiru luze nahiko mantenituak, izotza gogor baina bikain, Siberiako Mamuek beren lana ederki bete dute eta urtero ikusi nahi genukeen mamu hau, beren galazko maindireekin jantzi dute.







La Muniako zaindaripean dagoen bailara hontan maindire ugari ikus daitezke aurten. Batzuk urtero datoz bisitan (Spaghetti edo La Mailletekoak) eta beste batzuk, bakarrik noizbehinka datozenak (sector Les Golfes, Sant Grial....)

Phantom of paradice

Mamutzarrak


                                                                        Les Golfes
Sant Grial 


Coumely ko inguruko mamuak.... bain ezkerrean bai eskubian.....



Gavarnieko mamuen erresuma.... latzegi otsaileko larunbata honetan bisita egiteko....urrengorako agian.

Horrela ba, mamuen erresumari gero arte esanez, itzulerako bidea hartu dugu. Oparia eskuartean, batzuk etxe aldera, beste batzuk eskiarekin gozatzeko asmoz...Hala ba, Xabi etxerako bidea hartu, Gontzal Luzen geratzen den bitartean, ni Belagoa alderako bidea hartzen dut lagunei bisita egiteko asmoz. Bide latza! mamuek ere bere lana bete dute alde hontan eta Aretteko bidea erabat arriskutsua utzi dute ordu hauetan pasatzeko. -16º San Martingo Harrian!!!

Otsailak 12 Igandea. Gaurko eguna lasai pasatzeko erabakiaz esnatu naiz....Izabako lagunaren etxean gau bikaina pasata (beti bezala). Mikelekin, Somcouyra igotzeko asmoa diagu trabesiako eskiekin. Eguna itzela, hotza, baina itzela! paseoa ere itzela, eta konpainia itzelagoa oraindik!



Auñamendi




Urrenarte Pirinioa....

Gari.

3 comentarios:

  1. Buena actividad, preciosas fotos... pero poner un traductor que son baratos!
    El circo pinta majo, nos vemosssss

    salut, fred i alegria!

    ResponderEliminar
  2. mamuak bai!! bi ederrak, auñamendi atzean duten argazkian agertzen direnak(batez ere isabako hori). agur bero bat!! fuji

    ResponderEliminar
  3. Tendremos en cuenta tu petición Josep, yo navego con Google crome y automáticamente aparece una barra de traducción que empleo para entender vuestro dialecto autoctono. Trankis polacos que es coña.
    El circ està molt bé. Aquest cap de setmana ens farem una volta.
    Mamuak maindera batekin tapautak askoz guapuak egongo litzateke
    Xabi

    ResponderEliminar