Mostrando entradas con la etiqueta BISAURIN. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta BISAURIN. Mostrar todas las entradas

domingo, 23 de noviembre de 2014

Udazkeneko elurrak.

Azaroak 20; udazkena, negu urbila, elur usaia, zuritasuna... Lehen maluten bila abiatzen gara.
Bainujantziak oraindik armairuaren goikaldeko zulorik urrunean sartu gabe daude. Beroa eta eguzkia dira nagusi azken asteetan baina, tarteka, normaltasunezko egun hotz eta euritsuek, gure mendiak zuritu dituzte.

Gehienetan bezala garai hauetan, ezin asmatu. Zerua garbi, mendiak txuri, ezin hobeto! ...Baina ez da hala!...Beroa, elurra zopa, elurra kostra, elurra zopa eta berriz ere kostra!
Harriak ageri dira nonahi. Eskiak eta belaunak apurtzeko itzel!















Lizarako aterpeko biztanle batek ongietorria eman eta gurekin batera Bisaurineko gailurrera joateko


asmoa erakusten digu. Ezin diogu ezetz esan, bere etxean baitago. Foraton Lepora bidean, basozainak, txakurrak lotuta joan behar duela eta berriz bueltan bidaltzeko esaten digu.... Nola egin hori?

Bere etxean dago, bera da jaun ta jabe. Nor gara gu bertako bat bueltan bidaltzeko? .... Gainera, kasurik egingo al digu?



Lepora iritxi baino lehen orkatz (sarrio) familia baten bisita dugu. Gure laguna, beraien atzetik irten da haiek agurtzeko asmoz.... edo hala dirudi! Agertu diren bezain azkar aldegiten dute eta gure lagunaren etsipen aurpegiak barregure txiki bat sortarazten digu. Halaere, metro batzuk gorago, beste famili bat azaltzen da gu agurtzera. Oraingoan elur-eperrak dira.... Ez dugu beste inor ikusiko egun guztian, beno bai! Metalezko txori bat ttonttorretik gertu pasako da guri begira, baino hau, gu bezala, atzerritarra da.



 



Bertatik ikuskizuna paregabea. 




















Urrengo egunean Canal Roya aldera goaz ea zorte apur bat hobeagoa dugun. Elurra nahikoa dago igotzeko baino jeisteko kostra eta eskiekin ibiltzeko oso zaila. Halaere, berriz ere, bistak ezin hobeak.



 














Gari.