Azkenean oporrak iritsi dira. Aurten ere, lau lagun elkartu gara, Fernan, Gontxal, Karlos eta ni. Gari nahikoa lan du etxean eta ezin izango du etorri.
Goizean goiz elkartu eta muga aldera abiatzen gara, furgoneta trastez josita. Iparraldean sartu baino lehen Men in Blueko taldea ondo miatzen gaitu, ea behar den guztia hartu dugun jakiteko eta gurekin agurtzeko, hauek bai tipo jatorrak!
Indarrak hartzen, batzuk Zezen gorria, guk 3Z |
Kalean baino lumazko saku dotorekin |
Gure asmoa Double Scotch eskalatzea da, bertara hurbildu eta itxura txarra dauka, pitxatuta dago, izotz txuria eta ura gogoz erortzen da, tenperatura altua.
Polita Double Scotch, beste urte baten agian |
Beno, honaino irisita zeozer eskalatu beharko da! Ondoan Nain des Ravines klasikoa dago eta hara goaz. Trasteak prestatzen ohartzen gara, soilik litro erdi ur hartu dugula egun osoa pasatzeko . Bikain ekipo! Nor zen logistika arduraduna?
Tipi tapa kaskadan gora goaz. 300 metro eta IV 4 graduko bidea da, lasaia, azkeneko bi largoak politak.
Fernan eta ni azkeneko largoan |
Bidea bukatu eta italiako hirukote bat ondoko txurrito batean dabiltza jolasten. Egarri gaude baino Fernan ezin da geldirikk egon eta 20 metro nahiko tente horiek eskalatzen ditugu baita ere.
Gontxal jo ta ke |
TO BE CONTINUED
Xabi
No hay comentarios:
Publicar un comentario