jueves, 15 de marzo de 2012

ALPEAK 2012 2 Atala


Otsailak 27

Gaur ere oskarbi. Pittin bat gehiago ibiltzea tokatuko zaigu gaurkoan. Berriro Fournel bailaran gora. Atzo izotz urdina ikusi genuen baina gertutik begiratu beharko da. Gontzal eta Karlos, gure etiopeak, arnasik gabe uzten gaituzte eta laster gaude izotz kaskada pila baten aurrean.

Xabi, Karlos eta Gontzal
Delicados





Gaur Delicados bideari ekingo diogu, III/5+  200 m. Hasiera zabala du eta bi kordadek, batera ekiten diogu lanari.















Izotz ezin hobea dago, lehorra, ez oso gogorra eta nahi dugun lekutik igotzeko ematen du aukera.













Gontzal eta Karlos hirugarren largoan
Hiru largo eskalatuta, azkeneko txurroaren azpira iritsi gara. Gaur gogotsu nago eta lehenengo txanda eskatuz gora noa. 30 metroko luzera da, erdia bertikala eta gero ez hainbeste, izotza hemen ere paregabea da eta torloju guztiak primerakoak.

Bertikala eta oso polita
Hain gozoki goxoa ikusita denak lehengoz ematen diogu, hau disfrutea!


Gontzal topera
Fernaren txanda






















Metro batzuk ezkerrago gure gelakideak nahiko lan dute, beraiek pentsatutako bidea ez da hain erraza.

Dena ematen, sakelton earra hartu eta gero

Egindakoa rapelatu eta aterpera. Beti bezala gustora egonda denbora azkar doa. Furgora iritsi baino lehen gaua etorri da.

Agurrrrrrrrrrrrr
Continuer...

No hay comentarios:

Publicar un comentario