lunes, 9 de diciembre de 2013

Barrosa. Espluca




Barrosako bailarara inguratu gara abenduko zubi hontan denboraldiko lehen izotzak dastatzera.
Saioaren praktikatzeko gogoak eta nere pazientzia eskasak, bitan pentsatu gabe hona ekarri gaitu
izotz tresneria oraindik zorroztu gabe genuelarik!







Gerturatzeko bidean elurra dexente geratu da, halaere, mendian....elurra eskas! Haizeak sekulako lana egin du Pirineotako alde honetan eta gailurrak ia erabat garbitu ditu elurra sakonetara botaz.

Barrosako izotz bideeak justu baino nahiko izoztuta aurkitu ditugu, Espluca, Oceano Pacifico eta Arapahoe klasikoak nahiko egoera onean daude. Horregatik hainbeste jende inguruan altxor bila!




Urtebe eta gero, izotzean golpeka berriz ere! Beldurra, tentsioa, nekea, hotza... baina gora ta gora gelditu gabe! ohitura falta, ekinaz kentzen da!








Denboraldia hasteko lehen irteera... ez dago gaizki! Bikain Valky!


Gari.

1 comentario:

  1. ze gariguey!!!!????
    martxan hasi eta ez zara gelditu behar ala???

    Aupa hi!!!!

    agur bero bat!!!!

    ResponderEliminar