2013.01.12
Beste egun bat Gavarnieko Zirkuan.
Duela astebete urbildu eta La Freezante igo genuen. Larunbat honetan eskalatzeko moduan dagoen marrara igotzen gara. Zati batzuetan izotz-bustia eta beste zati txiki bat mixtoan.
Dopamine bukatu eta gero, Mystiques panel zoragarritik ateratzen gara. Banzayousen irteera pitxatuta dago eta hobe ez urbiltzea.
Bukatzeko 20 metro eskax falta direnean, haizea eta hodeiak agertzen dira. Metereologoak asmatu egin dute eta goiza polit batez disfrutau eta gero, elurrak ematen digu agurra azkeneko metrotan.
Iragarpenak dioenez, elurra eta hotza egingo duela ondorengo egunetan, behar dugu bai! Baina gu dagoenakin moldatu gara eta behintzat denboraldia asteko pare bat bide politak igo ditugu.
Orain mendia txuriz jantziko da, arriskutsu. Berriro neguko aginkadak lasaitzen direnean gu hor egongo gara zain, beste marra baten bila.
Fernan eta Gari Le Freezante eskalatu zuten, urrengo post batean komentatuko digute.
Xabi
Aupa Mendiblogerak eta urte berri on askorekin mendiak.
ResponderEliminarHendayako Fabrice