lunes, 18 de marzo de 2013

Erronkariko Bala....

Aktualizazioa: Baqueirako Estatu mailako Klasiko Txapelketan Oier Garbisuk Zilarrrezko domina lortu du! Zorionak Titan! Bihar Skating eran txapeldun!



Beti gabiltza blogean gure fantasmadak idazten, beste munduko ezer ez direnak baina askotan oilarren moduan jokatzea eramaten gaituztenak... Badaude bestalde, era apal eta ixilean merituzko aktibitateak maila gorenean jorratzen dituztenak. Denok jarri ditugu fondoko eskiak inoiz,....baina iraupenezko eskia gehienontzat nahiko ezezaguna dela aitortu beharko genuke. Eta txapelketa mailan, are eta gehiago. Klasikoa, Skating.a, erreleboak... 

Aipamen berezi bat egin nahiko nuke Infantil kategorian Skating moduan Txapeldun bilakatu berri den Oier Garbisuri. Bere kategorian inor baino hobeto moldatu dena aurtengo Nafarroako Txapelketan eta urrezko domina lortu duena pasa den asteburuan modalitate hontan.

Ez du negu erraza pasa mutikoak gauza desberdinak direla medio, baina gurasoen, bere maixu den Arkaitz anaiari esker eta bere kirol eta leia-gogoari esker, dominak batzen jarraitzen du. Urrengo astean, Baqueira aldera doaz Estatuko Txapelketan parte hartzeko asmoz. Betiko irribarre eta ilusioarekin. Zorionak Oier! Animo y "no aflojes kagoendios!"






Gari.

1 comentario: