Lukla (2,800 m.) Khumbu bailararen sarreran utzi gaitu hegazkina deritzon tramankulu txiki eta zaratatsu batek. Kotoi zatiak eman dizkigute belarrietan ezartzeko makina honek egiten duen soinua jasan ahal izateko. Goizean goiz abiatu gara Kathmanduko aireportutik, kaosetik ihesi; hautsa, zikinkeria, kotxeen diesel motoreen kutsadura, jendearen bizimodu eroa.... beraien bizimodua halaere, xarma puntua duen bizimodu eroa, agian, gurea are eta eroagoa.
Kathmandura iritsi bezain pronto, Thamel auzo zaratatsuan ibili gara geure burua kale estu eta kaotiko horietan ez galtzeko helburu bakarrarekin. Apirileko lurrikararen arrastoak somatu ditugu bai, baina ez iragarkietan azaldutako gehiegikeriarekin.... ezin dezaket esan eroritako eraikinak eta kaleetan dagoen hautsa, lurrikarak eragindakoak diren ala betidanik hemen egondako paisaiaren parte diren. Kathmanduko bizitza aurrera dijoa, gelditu gabe, lurrikara istoria da...
Esan bezala, Luklako aireportuan lurreratu gara paperezko hegazkinean. Erdi lo nagoelako edo, hainbeste aldiz irakurritako eta dokumentaletan ikusitako arrisku hori ez dugu somatu lurreratze garaian.
Gure zai dugu Ang Tendi Sherpa. Gaztea, argala, bizkorra,... urrengo bi asteetan bere lana eskeiniko digu "porter" gisa; gure bizkarrek eskertuko dute eta bere ekonomiak ere. Lurrikararen eraginez turismoa izugarri jeitsi da herri honetan eta paraje hauetako gida eta porterrak lanik gabe utzi ditu berauen sostenu ekonomikoaren kaltetan.
Lehen egun honetan Luklatik (2.800 m.) bailaran behera egingo dugu bidea Phakding (2.650 m.) herrixkaraino. Bide laburra Dudh Koshi ibaia ezkerraldean utziz, 7 km besterik ez dira 2/3 ordutan lasai-lasai. Basoak, urjauziak, zubi zitzilikatuak,...
|
Phakding 2.600m. |
|
Kusum Kanguru |
|
Monjo 2.850 m. |
Urrengo eguna, Namche Bazar (3.440 m.) herrira iristeko esfortzua egin behar dugu. Sherpen hiriburua, Everest bailara osoko herri garrantzitsuena. Altuera oraindik ez da somatzen baina ibilbidea maldan gora jartzen zaigu bapatean eta eguraldia ez da lagun... euria hasi da eguerdi partean. Monjon gure baimenak atera ondoren, Dudh Koshi ibaia gurutzatzen duten bi zubi ederretako bat gurutzatu eta bidea maldan gora jartzerakoan, bidean pasa gaituzten porterren martxa ere moteldu egiten da erabat. Namchen, International Foot Lodgeko katakunbetan hartzen dugu gure "hot shower" berezia. Katilu haundi bat ur beroaz eta beste txikiago bat ur epel hori gorputzetik botatzeko. Khumbu bailara osoan, lehen egun hauetan, argirik ez egotearen ondorioak dira "hot shower" hauek. Euria barra-barra gau osoan.
|
Namche Bazar 3.440 m.) |
|
Namche Bazar (3.440 m.) |
3. eguna Khumbjung (3.800 m.) eta Khunde (3.850 m.) herrixkak bisitatzeko hartuko dugu. Sonam Tashi Sherpari errekadu batzuk eraman behar dizkiogu Donostiatik zuzenean. Halaere, Namchen merkatua zegoenez, ez dugu berton aurkitzen. Bidetik gurutzatu garela uste dut. Bere emazteak esan digu merkatura joana dela eta gauerarte ez dela itzuliko. Beraz, "Black Tea" bat eskeintzen digu eta berari entregatzen diogu korreoa.
Lainoak gero eta ugariagoak dira eta gaur ere euritan bukatuko dela dirudi. Gure asmoa, altuerari ohitzeko ideiarekin, egun osoa bertan pasatzea zen baina eguraldiaren eraginez, Khundetik behera abiatzen gara Namcheruntz. Hori bai, lehenik Khumbjung School ospetsuan parada bat egingo dugu.
Gaua, euritan barra-barra.
|
Khumbjung 3800m |
|
Khumbjung School |
|
Khunde 3850m. |
Tengboche (3.800 m.) monastegirako bidea hartzen dugu urrengo egunean. 200/300 metro jeisti beharrak aldapa gogorra igo beharra ekartzen digu geroago.
|
Tengboche. 3800m |
Hori bai, bidetik ikuskizuna paregabea; Ama Dablam, Thamserku, KongdeRi,
... lainoak guregana iritsi baino lehen ikusten ditugun gailurrak dira.
Baina gaur ere, eguerdi parterako euria hasi du. Arratsalde guztia
euritan pasako du baina ilundu baino lehen, monje budisten oparia jasko
dugu. Lainoak desagertu eta parez pare, Ama Dablam, Nuptse, Lhotse eta
Everest bera! passssote!
|
Ama Dablam |
|
Nuptse, Everest eta Lhotse |
|
Ama Dablam |
|
Nuptse, Everest eta Lhotse |
5 egun daramatzagu hasi ginenetik eta altuera hartzen goazen einean, Saioaren burukominak hasi dira. Gaur ideia Dingboche (4.400 m.) herrira iristea da baino agian Perichen (4.200 m.) geratzea izango dugu onena burukomin horiek gehiagora joan ez daitezen. 200 metro horiek somatu daitezkela uste dut eta hala egiten dugu. Perichen ez dago inor. Konponketak egiten ari dira edonon eta ostatu hartzeko ere arazoren bat izan dezakegu. Tendik aldiz, ezagunak ditu bertan eta arazorik gabe bertan gaua pasatzen dugu. "Chicken Soup" eta "Hasbrown Potatoes" afaltzeko...
Gaua ondo pasa dugu 4200 metrotan beraz, Dingbochera egingo dugu salto gaur beste egun bat inguru hauetan pasatzeko eta altuerara egokitzeko. Yak artean ordubeteko ibilbidea egiten dugu Dingbochera. Gauzak utzi eta Nakarshankonpa (4.800 m.) igoko gara aklimatatzeko asmoz. Halaere, 4.600 metrorarte igotzea bakarrik lortu dugu. Saioaren burukominak ez digu gehieagorako ematen gaur.
|
Nagarshankompa |
Urrengo goiza Dingbochen ez digu gauza onik ekartzen eta burukomina gehiagora doala ikusita, erabakia zuzena da; Behera goaz eta gero gerokoak. Motxilak hartu eta Pangboche (3.900 m.) herrixkara jeistsiko gara, landareak eta zuhaitzak hasten diren lehen puntura. 400/500 metro hoiek askotan nahikoak dira gorputzak oxigenoa har dezan eta errekuperatzeko. Hala suertatzen da eta herrira iritsi bezai laster, burukomina desagertu eta primeran sentituko da berriz ere. Gau ederra pasatzen dugu Lodgeko sukaldean familia sherpa jator batekin afaria konpartituz.
8. eguna; Eguna zoragarri dago. Thamserku mendia gure gainean dugu eta Saioa primeran sentitzen da beraz, gora goaz berriz ere. Dhoglaraino (4.600 m.) iristeko saiakera egingo dugu ea nola goazen.
duela 3 egun egindako bide bera hartzen dugu eta Perichen bazkaldu ondoren, euripean, Dhoglara iristen gara 5 ordutan. Jaengo Domingorekin afaltzen dugu, tipo berezia. "Chicken Soup" again eta "Potato chips"...
|
Thamserku |
|
Lobuche |
Dhoglatik Gorak Shepera (5.100 m.). Bidai honetako gau altuetank pasako ditugu hemen. Nuptse eta Pumoriren magaletan. Kala Pattar (5.550 m.) eta Everesteko Kanpo Basea (5.364 m.) bisitatzeko saiakera buruan dugularik. Aklimatazioa ondo doala dirudi eta lehen egunetako burukominak ahaztuta ditugu. Oraingoak arazoa, Lodge kaxkarra aukeratu izana. Tendiren lagunak omen dira eta bertara ekarri gaitu. Error. Beste Lodgean daude atzerritar gutxiek zerbaitegatik aukeratuko zuten hori eta ez hau!
Irailak 18. Egun garrantzitsua dugu gaur. Goizeko lauretan esnatu eta lehen argiekin Gorak Shep atzean utzi eta Kala Pattar (5.550 m.) tontorrera abiatzen gara. Behelainoa ure ikuspegia izorratzeko prest dago baino, gailurrera iristean, desagertu eta panorama itzela! Everest, Nuptse, Lyngren , Pumori, AmaDabblam, Lobuche, etab, etab... zer nolako oparia gure begientzat, sentimenduak agerian, kamera klik eta klik.... ordubete igarotzen dugu bertan nora begiratu jakin gabe!
|
Kala Pattar |
|
Ama Dablam |
|
Pumori Base Camp |
|
Collado Sur Everest |
|
Lhotse |
|
Pumori |
|
Pumori |
|
Ama Dablam |
|
Everest |
|
Pumori |
|
Lyngren |
Eguneko helburua ez da hau bakarrik, beraz, segituan behera goaz eta Everesteko Kanpo Baserako bidea hartzen dugu. Gutxi gora behera, 3/4 ordutako ibilbidea dugu aurretik joan eta etorria egiteko.
|
Nuptse |
11. egunean Gorak Shep eta Everest inguruan atzeak uzten ditugu Dzongla (4.800 m.) herrixkara heltzeko. Khumbu bailara behera joan gara eta Lobuche eta Dhogla artean bide bat hartu dugu eskubira. altura galdu eta irabazi gabe, Tawoche, Cholatse eta Arakamtse seimilakoen azpitik, Dzonglara iristen gara.
|
Erregaia kargatzen. Yak kaka |
|
Dzongla |
|
Arakamtse 6.423m |
|
Arakamtse |
|
Erregaia a la BigMac? |
|
Arakamtse |
|
Hanburgesak prestatzen |
Cho La Pass (5.400 m.) dugu helburu Gokyo bailarara iristeko. Eguna luzea izango dugu urrengoa.
Lepo hau gailentzeko, elurra izango dugu lagun. eguraldia ez da batere ona gaur eta Cho La Passera iristeko euria eta elurra mara-mara izango ditugu lagun. Bertatik jeisteko bidea delikatu xamarra dago elurrarekin eta kontu handiz egiten ditugu lehen metroak... geroxeago zelaiak eta Dragnag (4.700 m.) herrixkan bazkaria. Eguna oraindik ez da bukatu eta Gokyora (4.700 m.) pasatzeko, Ngozumba glaziarra igaro behar dugu alde batetik bestera... Cho Oyu berberetik datorren glaziar luze, zabal eta arriskutsua. Lainoarekin adi egon behar dugu markak jarraitzeko eta glaziarraren sarreran dagoen banderatxo bat aurkitzeko. 2 ordutan Gokyon gaude, lakuari begira dugun logela batean ostatu hartuz.
|
Lobuche peaks |
|
Cho La Pass 5.400 m. |
|
Kangchung 6063 m. |
|
Cho Oyu |
|
Ngozumba Glacier |
Urrengo egunak nahiko kaxkarrak izango ditugu eguraldiari dagokionez. Gokyo Ri (5.400 m.) tontorreko ikuspegia galdu dugu, baino tira! ze egingo diagu. Dena ezin da. Paraje hauetan bakar bakarrik ibiltzeko aukera izan dugu eta hortarako ezin da sasoi gorenean etorri.
|
Gokyo 3rd Lake |
|
Gokyo |
|
Gokyo Ri 5400 m. |
Machermo (4.400 m.) herrian, bidai osoan aurkitu dugu Lodgerik onenetakoa topatu dugu. Janari ona, dutxa ona, logela ona eta jabeak hobeagoak. UIAAko logoa du atean, norbaiti interesatzen bazaio eta jabearen alaba, neskato jator eta irrifartsua.
|
Cho Oyu, Machermo ingurutik |
|
Cho Oyu |
Azken bi egunak Machermo-Namche eta Namche-Lukla izango dira. Luklan aldiz, 2/3 egun pasa behar izan ditugu eguraldi txarraren ondorioz, hegaldirik ez zegoelako. Aukeran, Surki (2.300 m.) herrira jeisti eta helikopteroz Kathmandura aldegin.
Azkenengo egunak Kathmanduko bailara ezagutzen pasako dugu. Swayambunath (tximuen tenplua, ondo kontserbatuta, lurrikarak ondorio gutxi hemen).
Durbar Square (oso kaltetua lurrikararen ondorioz).
Pasupatinath (krematorioa...merezi du!).
Boudhnath (Kathmanduko lekurik politenetakoa eta majikoena. Budisten estupa haundiena, nahiko kaltetua baina obretan dagoena eta nire ustez, segituan berreraikia izango dena).
Bhaktapur, herri izugarria, artea edonon,...(nahiko kaltetua baina bisitatzeak merezi du halaere).
Namaste eta urrenarte!
Saioa eta Gari
.
The Lucky Seven Casino Resort Hotel, Henderson - Mapyro
ResponderEliminarView detailed 청주 출장안마 information for The Lucky Seven Casino Resort Hotel in Henderson including address, 세종특별자치 출장샵 telephone number, map and 문경 출장샵 map. Rating: 경주 출장안마 3.6 순천 출장샵 · 9 votes