domingo, 7 de abril de 2013

NEGU GORRIA

Hau dek hau giroa.


Larunbatean Etxauriko bidea hartu genuen. Etxetik gertu, hor ikusten genuen aukera bat zeozer egiteko. Herrira iritsi eta inor ezer esan gabe tabernako bidea hartu genuen. Pintxo eta garagardo batzuk hartu eta gero, zerua ireki zen. Beno, honaino iritsita behintzat paretara gerturatu behar.



Apirilean gaude eta hau da Etxauriko itxura eguerdi partean. Ai ama! hau negu amaigabea.



Elurrean bidea irekitzen hurbiltzen gara paretara. Bide asko bustita daude baino Mikel handiari irakurri nion bezala "roca seca, escala cualquiera". Gu horren bila ibiliko gara, lehorra edo lehorrena behintzat.


Momentu bateko eguzkiak liluratzen gaitu. Katuak jantzita horman gora goaz, gogoak eta garagardoak ematen dituzten indar paregabekoekin.



Baina eguzkia berriro desagertzen da, hodei beltz eta itsusien atzean.



Hotzak eta euri finak gure indarrekin akabatzen dute. Bide gutxi batzuekin borrokatu eta gero aterpeko bidea hartzen dugu. Hor bai trebeak garela, ausartak, indartsuak....



Negu gorria, hala ari da izaten aurtengoa, eta okerrena udaberrin gaudela.

Xabi

No hay comentarios:

Publicar un comentario