martes, 2 de abril de 2013

Montanejos; eguzkia, largoak eta udaberri bainuak

Eguzki bila abiatu gara aste santu honetan mediterraneo aldera. Montanejosen baino, non hobe?... hori pentsatu omen dute estatuko eskalatzaile gehienek! han bait zeuden zubipeko parkinean "to-acinaus"! guk bainuen ondoan dagoen beste parkina batean hartu genuen ostatu furgonarekin. (Milaesker Mahoney udaltzingo adeitsuari bere kontrolagatik eta eguneroko inpostuarengatik...)

Leku polita, erosoa eta Mijares ibaiak eskeintzen dituen 25 gradutako urek lagunduta, aproposa Euskalherriko eguraldi petraletik ihesi joateko. Egun bikainak pasa ditugu inguru hau ezagutzen eta parabolizatutako bide klasiko batzuetan neguko oxidoa kentzen... "Parados al sol", "Monsieur primera parte",... aukera zabala, gidan azaltzen den baino askoz zabalagoa.







 




Gari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario